Ekintzak

Gure elkartean hainbat ekintza ezberdinetan parte hartu dezakezu. Zuk ere ekintza berriren bat martxan jarri nahi izanez gero ongi etorriak dira ekarpen guztiak.

Bingoa

Bingoa

Bingoa da gure elkartean astero egiten dugun ekintzetako bat. Jarduera arrakastatsua, benetan.

Asteazkenetan izaten da, seietatik zazpi terdietara, eta bingoa bera hasi aurretik elkartzen da jendea lagun artean kafetxo bat hartu eta kartetan pixkat eginaz. Arratsalde pasa egokia izaten da askorentzat.

← Ekintza Guztiak
Mus txapelketa

Mus txapelketa

Gure kideen artean, musean jardutea gustuko dutenentzat , mus txapelketa antolatzen dugu. Hemen 2017. urtean izandako txapelketaren argazkitan ederki ikus daiteke guztion arteko giro ederra.

Noski, guzti hau aurrera eraman ahal izateko eskerrak eman nahi dizkiogu gure herriko merkatari diren parte hartzaile guztiei.

← Ekintza Guztiak

Punto Txokoa

Punto Txokoa

Ostiral arratsaldeetan, 17:30 ingurutik 20:30 ingurura, puntua edo gantxilloa egin, kontu kontari aritu, kafe bat edo modakutxo bat janaz arratsalde pasa politak egiten ditugu

Ez dira klaseak, puntua edo gantxiloa egiterakoan sortu litezken zalantzak elkarri argituz, elkarri lagunduz giro jatorrean arratsaldea pasatzeko aukera baizik.

← Ekintza Guztiak

Pin It on Pinterest

X