Giro ederrean
partaide izan zaitezZimurrak harrotasunez ditugu eta gure ibilbidearen keinuak izanik, hor daude. Familiaren ardatzak, iragana eta geroa uztartuko dituen jakituariaren iturri gara eta hemen gaude pentsamendu eta ideia ezberdinen topalekuan zure zain. Zatoz eta elkarbanatu gurean zure izatea.
Iñurritza Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea.
Nor gara?
Iñurritza zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea gara. .
Gure elkartearen helburu nagusiena Zarauzko jubilatu eta pentsionisten arteko lotura estua bultzatzea da eta horretarako hainbat ekintza ezberdin jorratzen ditugu , hala nola, bingoa, puntua egiteko saioak, mus txapelketak, txangoak, truke kulturalak, hitzaldiak eta asialdirako bazkideek dakartzaten beste ekarpenen garatzaileak gara.
Zer jasoko duzu bazkide izateagatik?
- Gosariak, bazkariak eta afariak zure familia eta lagunekin egiteko leku aparta
- Bidaiak eta txangoak prezio ezin hobean egiteko aukera.
- Ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera
- Bizipenak elkarbanatzeko gune aproposa.
Historia
70. hamarkadan bi solairutan banatuta zegoen egoitza. (Ondoko irudian , beti gogoan izango dugun Mendik margotutako irudia duzue.)
Beheko solairuan bodegatxo bat zegoen eta goikaldean bi eskola zeuden, bat neskentzat eta bestea mutikoentzat.
Auzo elkartea eta udaletxearen bitartez beheko solairuan sukalde bat jarri zen. Atzeko zelaira ematen zuen sukaldeak.Eskilara batzuk jeitxiz sukalde txiki estura sar zintezkeen. Sukaldearen amaieran ile-apaintzaile batek jarduten zuen lanean. Auzoko adinekoak elkartzeko leku txukuna sortu zen.
San Pelaioko jaien hirugarren egunean ohitura polita zegoen. Hamaiketakoa! Hamaiketako honetan auzo elkarteak bertsolariak ekartzen zituen.
Zaharren egoitza hartako paretetan bertso ugari idatzi zituzten.
Denboran aurrera auzo-elkarteak bere lekukoa “Mutil-ardori” pasa zion eta beraiek arduratu ziren auzoko jai eta ekintza ezberdinez.
Azkenean eraikinaren egoera kaxkarra zela eta udaletxearen laguntzarekin gaur egungo gure egoitza egitea erabaki zen.
Esker mila auzo-elkartean parte hartzaile izan ziren Pili Huici eta Valentín Malmasorori. Hauek izan dira historia honen babesle apartak!!